'M ama* eme* ume*' liburua aurkeztuko dute igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 2a, 15:00
Erika Lagoma Pombar eta Estitxu Fernandez Maritxalar egileek aurkeztuko dute liburua. Argazkia: Anboto.

Berriki argitaratu dute Estitxu Fernanez Maritxalar eta Erika Lagoma Pombar lesakarrek amatasuna ardatz duen M ama* eme* ume* liburua. Igandean, bi idazleek beren jaioterrian aurkeztuko dute liburua 18:00etan Lesakako Udaletxeko pleno aretoan. 

Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatu du liburu aurkezpena, eta haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko dute. Horretarako, ekainaren 2a baino lehen eman behar da izena 686 738 152 telefono zenbakira. 

Debako udalak sustatutako Tene Mujika beka irabazi ondotik argitaratu dute M, ama* eme* ume* liburua. Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek feminismotik eta amatasunetik pentsatu eta gauzatu dute honako liburu hau, hamahiru lekukotasun jasoz, hamaika ama eta bi aitaren testigantza bana: bikotedunak eta bikote gabeak, heterosexualak eta homosexualak, ama bakarrak, adoptatzaileak, ama ez izatea erabakitakoak…

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun