Mendiak 1976 filma eskainiko du Beti Gaztek Harriondoa kultur etxean maiatzaren 29an, igandean 19:00etan. Lesakako udalaren webgunea oraindik erabilgarri ez dagoenez, zuzenean Harriondoa kultur etxean eskura daitezke sarrerak edo lesakakoudala@gmail.com helbide elektronikoan eskatuta. Bazkideek 3 euro eta bazkide ez direnek 5 euro ordaindu beharko dute. Ikusi trailerra
«Euskaldunen lehen zazpimilakoa» izan zen Afganistango Hindu Kusheko Shakhaur tontorreko (7.166 metro) igoera. Baina jautsieran zoritxarreko istripu bat gertatu zen: espedizioko kideetako bat, Leandro Arbeloa, hil zen eta bertze bat, Gerardo Plaza lekaroztarra, larri zauritu zen.
Inguruan zegoen poloniar espedizio baten ezinbertzeko laguntzari esker, nafarrek zauritutako laguna salbatzea lortu zuten. Balentria hark betirako lotu zituen bi espedizioak.