Berako bestak antolatzeko hirugarren bilera irekia eginen dute astelehenean Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 6a, 18:00

Berako bestak antolatzeko lanetan murgilduta dago Berako Udala eta horretarako bestak antolatzeko batzordearen hirugarren bilera antolatu dute heldu den astelehenerako. Astelehenean, maitzaren 9an izanen da bilera, 19:00etan Beralandetan. 

Berako bestak antolatzeko bileraz harago, Berako Kultur Batzordeak bestetako egitaraurako azal lehiaketa deitua du, eta lanak maiatzaren 27a baino lehen aurkeztu behar dira. Horrekin batera, Berako Oihua herri aldizkarian argitaratzeko artikuluak bidaltzeko epea ere jakinarazi dute: ekainaren 3a baino lehen bidali behar dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun