Lanak kultura@bera.eus helbidera, edota Berako Kultur Etxeko bulegoan aurkeztu behar dira, ahal dela formatu digitalean. Testuarekin batera egilearen izen-abizenak eta nortasun agiria (azken hau ez da testuan agertuko) bidali beharko dira nahitaez. Horiekin batera, goitizenak paratu ahalko dira baina betiere izen-deiturak paratuz gero. Elkarte edota erakunde baten izenean idazten den kasuan, hauen izena paratuko da baina beti erakunde horren izenean norbaitek sinatu beharko du.
Gehienez ere DIN A4 formatuko bi orrialdetako testuak onartuko dira, eta irudi edo argazkiak ere izan ditzake. Berako herriarekin erlazionatutako gaiak landu beharko dituzte testuek: bere historiarekin, antzinako herriko bestekin, Berako kultur edo kirol eragileak (kultur taldeak, kirol ekitaldiak, ikastetxeak, etab.), herriko ekimenak eta mugimendua, ospakizunak eta urteurrenak, xokoak, ohiturak, data edota aipamen bereziak, herriko pertsonaia ezagunak, oroimenak eta eskerrak,…
Euskarazko testuak idaztea sustatu nahi du udalak, hori dela eta, leku arazoengatik aurkeztutako testu guztiak sartzea ezinezkoa baldin bada, euskaraz idatzitakoek izanen dute lehentasuna. Gainera, testuak itzuli ahal izanen ditu, euskaraz argitaratuak izateko.
Ez da onartuko pertsona edo talderen bat mindu edo irain dezakeen testurik, eta Berako Udalak-Berako Kultur Batzordeak testu horiek baztertzeko eskumen osoa du. Halaber, bi erakunde hauek ez dute zertan bat etorri Berako Oihuan argitaratutako iritziekin.