Artxiboko irudiak

Asto guttiago ikusten zela eta, erreportajea prestatu zuten 2002an Etxalarko eta Lesakako bi asto jaberekin

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 7a, 07:00

Ez hain aspaldi arte baserrietan belarra, esnea edo egurra batetik bertzera eramateko astoak nahitaezkoak ziren. Denborarekin, jendearen ogibidea eta bizimodua aldatzearekin batera, makinak sartu ziren baserrietan eta, horrekin batera, astoak desagertzen joan dira poliki-poliki. Hala ere, bi asto jaberen kontakizunak bildu zituzten duela 20 urteko erreportaje honetan: Etxalarko Jabier Iturbide eta Lesakako Juan Mari Lopez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun