Etxalarko Lorpen kirol-galtzerdien lantegia 1985ean sortu zuten zazpi bazkideren artean. Geroztik lantegia izugarri hazi eta aldatu da baina, TTIPI-TTAPA TELEBISTAk 1999an grabatu zuen erreportaje honetan, Jose Manuel Bizentek, lantegiko bazkideetako batek, ederki azaltzen du nolakoa zen orduan ekoizpen prozesu osoa: kirol-galtzerdien diseinutik hasi, produkzioaren prozesu osoa eta produktua saltzeko prest utzi arte. Merkaturatzeari buruzko azalpenak eta etorkizunerako zituzten proiektuak ere aipatzen zituen Bizentek duela 23 urte grabatutako erreportaje honetan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.