Alondegia berrasmatzeko saio arrakastatsua izan zuten larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 6a, 14:00

30 lagun baino gehiago bildu ziren liburutegian eraikinaren etorkizuneko erabileraz hausnartzeko lehen saio irekian

Lesakako Alondegia berrasmatzeko udalak deitutako lehen saio irekia egin zen larunbat goizean Lesakako liburutegian. Udalak jakinarazi duenez, «saioa ezin hobe joan zen. Alondegiaren etorkizuna zehazteko aitzinera pausoak ematen eta herri kohesioa hobetzen jarraitu genuen». 30 lagun baino gehiago bildu ziren, taldeka banatuak eta Elhuyarren gidaritzapean. Saioan parte hartu zutenei eskerrak eman eta hurrengo saioa maiatzean eginen dutela aurreikusi dute: «Denon artean egiten dugu Lesaka. Denon artean Lesaka Gara!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun