Artxiboko irudiak

Korrikak Arantzako herria omendu zuen 1999an «euskara bizi-bizi mantentzeagatik»

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 14a, 08:00

«Euskara bizi-bizi mantentzeagatik», Korrikak Arantzako herria omendu zuen 1999ko martxoaren 21ean. Asteburu osoan Korrika Kulturalaren barnean hainbat jarduera izan zituzten: euskal selekzioari buruzko mahai-ingurua, Korrika Ttiki, antzerkia eta kontzertuak… Igandeko ekitaldi nagusian UEMAko ordezkariek ere parte hartu zuten eta, ekitaldi instituzionala osatu eta eguna borobiltzeko, plazan herriko dantzariak, Iparraldeko Jokoak eta Aterpen herri bazkaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun