22. Korrika

Korrika Eguna antolatu dute Beran apirilaren 9rako

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 25a, 18:00
Ekhiñe Zapiain eta Saioa Alkaiza bertsolariekin bertso bazkaria izanen da Gure Txokoa Elkartean.

Apirilaren 9an Korrika pasatuko da Beratik, eta egun horetarako Korrika Eguna antolatu dute  Berako Gure Txokoa Elkarteak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak. 06:17ean ailegatuko da Korrika Lesakatik, eta Ibardinen barrena Urruñara joanen da. 

Goizaldean korrika pasatu ondotik, eguerdirako bertso bazkaria antolatu dute Saioa Alkaiza eta Ekhiñe Zapiain bertsolariekin. Bazkariaren ondotik, 18:00etan, poteoa izanen da Elektrotxufarekin. 

Bazkarirako txartelak apirilaren 3a arte erosten ahal dira Berako Errekalde, Botxo, Kataku eta Lesakako Arranon 15 euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun