Dan-Zai dantza konpainiaren ‘Re-Des’ lana ikusgai izanen da martxoaren 27an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 24a, 17:30

'Re-Des' lana taularatuko du Dan-Zai dantza konpainiak igandean Lesakako Harriondoa kultur etxean.

Igandean 19:00etan hasiko da Harriondoan ‘Sendaberri, Pasaia Eszeniko Berriak’ programako emanaldia

Martxoaren 27an, martxoko azken igandean 19:00etan, Lesakako Harriondoa kultur etxean, Andrea Irurzun buru duen Dan-Zai dantza konpainiaren Re-Des obra ikusgai izanen da. Sare sozialek gaur egungo gizartean duten eraginean sakontzen du Sendaberri, Paisaia Eszeniko Berriak programako emanaldiak. Sarrera 5 euro gostako da eta www.lesaka.eus webgunean eskura daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun