Artxiboko irudiak

Arantzako inauteriak 2001ean: ortzegun gizen, mozorro beltzak eskolan eta mozorro zuriak baserrietan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 12a, 09:00

Ttipi-Ttapa telebistak duela 21 urte grabatu zuen erreportajea duzue hementxe. Ortzegun gizen eguna zen 2001eko otsailaren 8a eta inauterietako animazioak herri osoa harrotu zuen. Eskolan mozorro beltzak, mozorro zuriak baserrietan puskak biltzen, trikitixa doinuak eta animazioa non-nahi… Ikusi eta gozatu irudi eder hauekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun