San Anton eguna ospatu zuten astelehenean Lesakako Endara auzoan ere. Meza aditzera eta ingurua bisitatzera joan ziren zenbait lagun. Baina San Anton egunaren ondoko igandea izan ohi da ospakizun handieneko eguna. Aurten, besta ttikiagoa izanen dela espero da, bertan dauden bi ostatu-jatetxeek ateak ez irekitzea erabaki baitute. Hori bai, igandean 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan meza izanen dute San Antongo baselizan. Beti Gazte elkarteak araututako ibilaldia ere antolatu du. Endara auzotik herrigunera jautsita, igande arratsaldean, 17:30ean, The Trikiteens taldearekin erromeria izanen da Plaza Zaharrean.