Ibiltariak, urtarrilaren 23an, igandean 08:00etatik aitzinera abiatuko dira, binaka edo hirunaka, hiru minutuko tarteekin. Izen-ematea 07:30etik 08:00ak bitarte eginen da eta 5 euro ordaindu beharko da.
Nahi duen jende guztiak har dezake parte, adin-mugarik gabe. Lau kontrol izanen dira (irteeran, bi ibilbidean eta helmugan) eta irteeran bideari buruzko informazioa emanen da. Talde erregularena izanen da irabzlea eta lehenengo bi sailkatuek saria izanen dute. Kamiseta bana emanen zaio parte-hartzaile bakoitzari eta helmugan pintxoak izanen dira.