Foruzaingoak jakitera eman duenez, gaur goizean Beran egin duten kontrol batean kamioilari bat gelditu eta trafiko segurtasunaren aurkako arau-hauste larriak leporatu dizkiote. Ageri denez, kamioilariak 0,79ko alkoholemia-tasa emateaz gain, positibo eman du bertze hiru drogatan ere: heroinan, haxixan eta marihuanan. Argazkian ageri dira konfiskatu dizkioten substantziak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.