Koronabirusa

«Lesakako Osasun Zentroan ondoko egunak konplikatuak izanen dira»

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 6a, 22:30

Hala iragarri du Ruth Gonzalez Santo Tomas Bortzirietako Osasun Zentroko zuzendariak. Profesional batzuek Covid-19an positibo eman dutela eta hurrengo egunak ez direla errazak izanen adierazi du. 

Jarraipena egin behar dieten «kasu positibo aunitz» dituztela, txertaketarekin ere ari direla, eta horrez gain, «hitzartutako bertzelako lanak» egin beharko dituztela kontatu du Gonzalezek, baina hori guztia «langile guttiagorekin» egin beharko dutela gaineratu du.

Hori dela eta, herritarrei «egoera ulertzeko» eskatu die, «beharra duten guztiak artatuko ditugu, baina larrialdi eta gibelatu ezin diren kasuak lehenetsiko ditugu».

Ruth Gonzalez Santo Tomas Bortzirietako Osasun Zentroko zuzendaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun