Artxiboko irudiak

Igantzin 2003ko kultur egunetan Patxi Txoperena omendu zuten pilotaren alde herrian egindako lanagatik

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 6a, 08:00

2003ko abenduaren 5etik 8ra kultur egunak zituzten Igantzin. Musika, hitzaldi interesgarriak eta erakusketak izan zituzten lau egunez. Azken eguneko egitaraua Biltoki elkarteak antolatu zuen, eta kirolak hartu zuen protagonismo osoa. 'Igantzi eta kirolak' erakusketaz eta pilota partidaz gain, Igantzin pilota sustatzeko egindako lan izugarriarengatik Patxi Txoperena herritarra omendu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun