Artxiboko irudiak

Berako Isidoro Fagoaga musika eskolakoen kalejira eta kontzertua 2000. urteko Santa Zezilia egunean

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 5a, 08:00

2000. urteko Santa Zezilia eguna zahar etxean kontzertua eskainiz eta kalejira batekin ospatu zuten Berako Isidoro Fagoaga musika eskolako ikasle eta irakasleek. Urte hartan eguraldia ez zuten lagun izan kanpoan ibiltzeko eta lehen lehenik zahar etxea bisitatu zuten. Gero Legia, Altzate eta Kanttonberri karriketan barrena ibili ondotik musika eskolara itzuli ziren. Han txokolate beroa zuten zain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun