Koronabirusa

Arantzako Eskolan Lehen Hezkuntzako hiru ikasgela konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 27a, 12:30

Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, herrialde osoan atzo 209 ikasle konfinatu zituzten, horien artean daude Arantzako Eskolako Lehen Hezkuntzako lehen, hirugarren eta laugarren mailetako ikasleak. Nafarroako 49 ikastetxetan Haur Hezkuntzako 28 ikasgela, Lehen Hezkuntzako 64 ikasgela eta Lanbide Heziketa eta DBHko ikasgela bat daude orain konfinatuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun