Egunero badira positibo berriak herrian eta «honela jarraituz gero egoera kontrolaezinean egon gintezkeela» ohartarazi du Berako Udalak. «Egoera kezkagarria da, eta ezin gara erlaxatu».
Horregatik, «eremu pribatuetako zein espazio publikoetako segurtasun-arau guztiak bete behar direla» oroitarazi dute; segurtasun distantzia, maskara behar bezala erabiltzea…
Egoera aldatzea «denon ardura dela» adierazi dute, gazte zein heldu. «Ezagunak ditugun segurtasun eta higiene neurriak betetzea ezinbertzekoa izanen da egoerari buelta emateko. Norbere burua zainduz bertzeena ere zainduko dugu».