N-121-A

Kamioilari bat salatu dute Igantzin «ausarkeriaz gidatu eta aurreratzea debekatzen zuen seinalea ez errespetatzeagatik»

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 22a, 18:30

Foruzaingoak sare sozialetan partekatu duen bideo honetan ikusten da kamioi batek bertze kamioi bat abiadura handian aurreratzen duela, preseski aurreratzea debekatuta duen leku batean. «Ausarkeriaz gidatzeagatik eta aurreratzea debekatzen duen seinalea ez errespetatzeagatik» 700 euroko isuna eta gidabaimeneko 10 puntu kendu dizkiote kamioiaren gidariari.

 
 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun