N-121-A

Beran gertatu den trafiko istripu batek kilometrotako auto ilarak sortu ditu N-121-A errepidearen bi noranzkoetan

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 30a, 14:00

Irun aldetik Berako sarbidean gertatu da istripua, maiz istripuak gertatzen diren toki berean. Suhiltzaileek eta Foruzaingoak artatu dute ezbeharra eta txandaka ematen dute pasabidea. N-121-A errepideak duen trafiko ugaria dela eta, denbora guttian izugarrizko ilarak sortu dira bi noranzkoetan. Oraingoz ez dute jakitera eman istripu honetan zauriturik gertatu den.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun