Baserrietako ardiak, pottokak, oiloak, ahateak eta oilaskoak, barazkiak, gozokiak, opilak, eskulanak... Denetarik plazaratu zuten herritarrek bosgarren edizio hartan. Eskolako ikasleek ere euren tokia izan zuten eta batzuk gaztainak erretzen aritu ziren bitartean, bertzeak Arantza ezagutzen joko sortu berria saltzen aritu ziren. Begoña Lizardi herritarrak, bertzalde, inguruan eta kanpoan egindako argazkiekin erakusketa ederra paratu zuen.
Ea aurtengoa ordukoa bezain arrakastatsua den!