Elkarrizan taldearen aurkezpena eginen dute urriaren 15ean Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 12a, 13:00
Elkarrizan elkarteko boluntarioak Beran.

Boluntario berrien bila ari dira eta ortziralean 18:00etan emanen dute taldearen berri kultur etxean.

Bortzirietako Elkarrizan boluntario taldea boluntario berrien bila ari da. Horretarako, taldearen aurkezpen irekia eginen dute solasaldi moduko bat eginez eta taldearen nondik norakoak eta eginbeharrak azalduko dituzte. Beran urriaren 8an egitekoa bazuten ere, azkenean urriaren 15ean izanen da aurkezpena, ortziralean 18:00etan Berako kultur etxean.

Aurkezpenaren helburua, jendea sentsibilizatzea eta etorkizuneko boluntario berriak bilatzea izanen da, horrela, belaunaldi arteko erreleboa bultzatuz. Irailaren 24an Lesakan egin zuten lehen aurkezpena, eta orain Beran eginen dute.

Elkarrizan boluntario taldean laguntzeko interesa dutenek Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin harremanetan jarri beharra dute. Horretarako 948 63 50 36 telefonora deitu edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun