Elkarrizan boluntario taldearen lana aurkeztuko dute irailaren 24an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 21a, 09:00

Ortziralean 18:00etan Harriondoa kultur etxean.

Bortzirietako Elkarrizan boluntario taldeak, taldearen aurkezpen irekia egin nahi du, mahai inguruko solasaldi moduko bat eginez. Aurkezpen honen helburua, jendea sentsibilizatzea eta etorkizuneko boluntario berriak bilatzea izanen da, belaunaldi erreleboa bultzatuz. Aurkezpen hau irailaren 24an, ortziralean 18:00etan eginen dute Lesakako Harriondoan. Aitzinerago, berriz, urriaren 8an, Berako Kultur Etxean eginen dute.

Elkarrizan boluntario taldean laguntzeko interesa dutenek Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin harremanean jarri behar dute, 948 63 50 36 telefonora deituz edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun