Euria zela eta, goizean ez zen jende aunitzik animatu Iarmendin sareetako martxa ikustera. Arratsaldez, ordea, Baztango Dantza Taldearen emanaldiak eta Alaitz eta Maiderren erromeriak jende mordoxka bildu zuen herriko plazan. TTIPI-TTAPA TELEBISTAk egun osoko erreportajea prestatu zuen. Usategietan goizean Patxi Elizalde eta Josetxo Iantzi elkarrizketatu zituen Joseba Olagaraik eta, arratsaldean plazan, Maricruz Goñi, Baztango Dantza Taldekoa.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.