Asteazken arratsaldean Lesakan egindako hasiera-ekitaldian txalaparta jo zuten Ainara Floresek eta Olaia Iantzik, bertso bana kantatu zuten Iban Garrok eta Eneko Fernandezek, dispertsioak Lesakan izan duen eta izaten ari den eragina gogoratu zuen Ladis Satrustegi alkateak eta ekimen honen garrantzia azpimaratu zuen Nafarroako Sareko Mikel Mundiñanok. Ekhiñe Zapiainen eta Iratxe Muxikaren kantuaren ondotik, lekukoa hartu zuten Andoni Sarasola eta Ainara Fresneda preso ohiek, 352 kilometroetan lehenak egiteko. Orduotan eskualdean barna ibili da lekukoa, Igantzi, Sunbilla, Doneztebe, Urroz, Beintza-Labaien eta Saldiasen barna Ultzama aldera jotzeko. Horretaz gain, herriz herri bertze hainbat ekimen egiten ari dira, martxa honekin bat egiteko.
Ibilbidea
Lesaka – Igantzi – Sunbilla – Doneztebe – Urroz – Beintza-Labaien – Saldias – Ola – Orokieta – Jauntsaras – Latasa – Irurtzun – Satrustegi – Ihabar – Irañeta – Uharte Arakil – Lakuntza – Arbizu – Etxarri – Abartzuza – Lizarra – Arellano – Lodosa – Carcar – Lerin – Larraga – Tafalla – Tiebas – Ezperun – Agoitz – Garralda – Zubiri – Larrasoaña – Ilurdiotz – Atarrabia – Burlata – Txantrea – Alde Zaharra – Donibane – Errotxapea - Berriozar.