Osasun Departamentua astearte honetan hasiko da Nafarroako adinekoen egoitzetako erabiltzaileei COVID-19aren aurkako txertoaren dosi gehigarri bat ematen, hauskortasunaren, patologia aniztasunaren eta ingurune itxietan bizitzearen profilagatik. Hain zuzen, Lesakako Andra Mari eta Berako San Jose egoitzetan emanen dituzte Nafarroa osoko lehen dosiak.
Horrela, txertaketa-prozesuaren bertze fase bat hasiko da. Fase horretan, txertaketa malguagoa, selektiboagoa eta proaktiboagoa egiten da errepeskak egiteko, eta biztanleria-estaldurak ahalik eta gehien zabaltzen saiatuko dira (12 urtetik goitiko biztanleen %87,5ra ailegatu da gaur egun), eta dosi gehigarriak emanen zaizkie talde bereziki ahulei, hala nola, instituzionalizatutako adineko pertsonei, transplantea duten pertsonei, etab.
Logistikari dagokionez, aldaketa horrekin batera, txertaketa-zentro handiak, NUPekoa eta Iruñeko maristen ikastetxekoa itxi dituzte (450.000 txerto eman dizkiete 240.000 pertsonari baino gehiagori).