Lesakako mendi bizikleta ibilaldia antolatu du iganderako Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 16a, 13:00

54 eta 24 kilometroko ibilbideak izanen dituzte aukeran txirrindulariek.

Irailaren 19an eginen den proban 54 eta 24 kilometroko ibilbideak izanen dituzte aukeran txirrindulariek.

Lesakako mendi bizikleta ibilaldia antolatu du Beti Gaztek, Lesakako udalaren laguntzarekin. Irailaren 19an, igandean, 09:00etan abiatuko dira Harriondoatik eta 53,69 eta 23,79 kilometro luzeko ibilbideak izanen dituzte txirrindulariek aukeran, 1.623 eta 742 metroko desnibela dutenak, hurrenez hurren. Izen-ematea www.kirolprobak.com atarian egin daiteke irailaren 17ra arte.

Txirrindulari federatuek 17 euro ordaindu beharko dute eta ez federatuek 20 euro; Beti Gazteko bazkide federatuek 12 euro ordainduko dute eta Beti Gazteko bazkide ez federatuek 15 euro. Adin txikikoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute, Beti Gazteko web orrian topatu dezaketena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun