Irailaren 19ko mendi bizikleta ibilaldirako laguntzaileak behar ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 7a, 19:00

Irailaren 19an eginen dute mendi bizikleta ibilaldia Lesakan eta Beti Gaztek laguntzaileak behar ditu.

Beti Gazte elkarteak Lesakako udalaren laguntzarekin antolatuta, mendi bizikleta ibilaldia eginen dute irailaren 19an Lesakan. Hori posible egiteko, laguntzaileak behar dituela ere jakinarazi du Beti Gaztek.

Hainbat arlotan eman daiteke laguntza; bidegurutzetan chek-in egiteko; horniduran laguntzeko; irteeran eta helmugan egoteko edota nahi den guztian laguntzeko. Horretarako prest daudenek Beti Gazterekin harremanean jarri behar dute, erraterako WhatsApp zenbakia erabiliz (696 80 98 86).

 

Izen-ematea zabalik

Irailaren 19an, 09:00etan abiatuko dira Harriondoatik eta 53,69 eta 23,79 kilometro luzeko ibilbideak izanen dituzte txirrindulariek aukeran, 1.623 eta 742 metroko desnibela dutenak, hurrenez hurren. Izen-ematea www.kirolprobak.com atarian egin daiteke irailaren 17ra arte.

Txirrindulari federatuek 17 euro ordaindu beharko dute eta ez federatuek 20 euro; Beti Gazteko bazkide federatuek 12 euro ordainduko dute eta Beti Gazteko bazkide ez federatuek 15 euro. Adin txikikoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute, Beti Gazteko web orrian topatu dezaketena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun