Lesakako erdigunean hasiko diren lanak azaltzeko bilera eginen dute irailaren 7an

Ttipi-Ttapa 2021eko irailaren 4a

Plaza inguruan egin beharreko obrei buruzko azalpenak emanen dituzte asteartean Herriko Etxean.

Plaza Zaharra, Beheko Plaza eta Arretxea karriketan eginen diren obren inguruko azalpenak emanen dituzte Herriko Etxeko pleno-aretoan asteartean 20:00etan.

Lesakako erdigunearen eraberritze planaren barrenean, hurrengo egunetan hasiko dira Plaza Zaharra, Beheko Plaza eta Arretxea karrikan eginen diren lanak. Hori dela eta, obraren nondik-norakoak azaldu eta izan daitezkeen zalantzak argitzeko bilera ditu du Lesakako udalak irailaren 7an, asteartean 20:00etan udal pleno aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun