Arantzako Aterpeko azken ekitaldia izanen da ortzirale honetan, abuztuaren 27an. Kontzertua eta afaria antolatuko dute, 19:30ean, terrazan eguraldi ona egiten badu eta jangela handian euria eginez gero. Sarrera aitzinetik erreserbatu behar zen eta dagoeneko edukiera beteta dago.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.