Xabier Silveirak 'Ni naiz txakurra deitu zizuna' bertso sortarekin erantzun dio.
- Kaixo Felix ni naiz lesakarra
- txakurra deitu zizuna
- modu polita ez zela aldez
- aurretikan jakituna
- baña lortu dut bai lortu ere
- horrekin bilatzen nuna
- eztabaidari bide eginez
- hona nere erantzuna.
- Dena ez dela ongi egina
- ez da hausnarketa txarra.
- Kazetariek zabaldu duten
- bertsio bat ta bakarra
- zalantzan jarri ezina bera
- ez al da bitxi xamarra
- zertara dator ados ez dena
- ixilarazi beharra?
- Zuk telebistan, irratietan
- eta egunkarietan
- lau haizetara zabaldu duzu
- beldurra modu denetan
- sentiaraziz bizitza bera
- beldurgarria benetan
- eta iaz hil ziren adina
- hil zen aurreko urtetan
- Donostiako ospitaleko
- ZIUek nolako sona
- hartu duten zu zaren ezkero
- bertan buru den gizona
- bapatean uy, gogoratu dut
- han larri gaixo dagona
- eta zu niri bertsoak jartzen
- ze gusto txarreko broma
- ‘Burua martxan ipini eta
- errespetuan hitzegin’
- erabat ados naukazu Felix
- zuk botatako hitzekin.
- Antolatu zen eztabaida bat
- euskal zientzilariekin
- zu gonbidatu ta azaldu ez
- eta hori gu ezjakin.
- Negazionista diozunean
- argudiotan urria
- gelditzen zara, nahiz ta iraina
- ez den taktika berria
- gaitza inorrek ez du ukatzen
- baina bere jatorria
- isolatu ez den birus bat da?
- ze igerlek igerria?
- PCR-a diagnosian
- erabiltzeko hautua
- nik bezain ongi dela dakizu
- maltzurkeriz gauzatua
- hola nahieran darabilzue
- intzidentzi metatua
- egoera bat marrazteraino
- arras manipulatua
- Gorritu gabe aipatze hutsa
- asintomatikoena
- lehen algara ta gero datoz
- haserrea eta pena
- mediku batek ez ote daki
- ume batek dakiena
- ez dela inoiz gaixoa izan
- sintomarik ez duena
- Txerto esaten diozun horrek
- zer du? barruan zer dakar?
- ez du sendatzen, ez du babesten
- ta hainbat ondorio txar
- sortzen ari da
- nik ez dut sartu
- baña hartu zure bizkar
- -idatziz noski- ardura oro
- ta txertatuko naiz bihar
- Zuk badakizu farmakogintzak
- gutxi daukala ‘santa’tik…
- iaz espainian 600 miloi
- medikuek hauengandik
- jaso zituzten -publikoa da-
- nik horrexegatik dakit
- Euskal Herrira zenbat iritsi
- ote dira hoietatik.
- Nahiz ni ez naizen zientzilaria
- bertsolariak bagara
- entzuten ez den ahotsarentzat
- bozgorailu eta aba.
- Juanjo Martinez mediku eta
- zirujau sonatua da
- bion arteko eztabaidara
- animatuko al zara?
- Hitzak zer duen helburu, haren
- baitan da edo ez irain
- noski ni ez naiz nere burua
- zuritzen hasiko orain.
- Ulertzeko gai bazara xapo!
- ta bertzela ere bikain
- gaizki esanak barkatu eta
- zure erantzunaren zain
P.D.
- Komunikabideetan Jangoikoa zara
- ni berriz leproso bat
- alde haundia da gure erronka
- bertso erronka're bada
- jeisteko prest bazaude
- zerutik plazara
- jokatu genezake
- ehun bertsotara
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!