Koronabirusa

Doneztebeko txertaketa gunerako Bortzirietako boluntarioak behar dira

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 27a, 17:00

Abuztuan Baztan-Bidasoa bailarako txertaketa saioak izanen dira Donezteben. Saio hauetan laguntzeko boluntarioak behar dira. Bortzirietako herriek abuztuaren 4 eta 17 saioetarako boluntarioak antolatu behar dituzte.

Egin beharreko lana «erraza» dela erran dute arduradunek. Jendeari zein ilaratan jarri behar duen azaldu, txertoa non hartu behar duen bideratu edo ezinduei laguntzea bezalako lanak dira egin beharrekoak. 8:00etatik 18:00etara bitarteko txandak antolatu behar dituzte.

Boluntario lanak egiteko prest dagoenak Berako Udalera deitu behar du 09:00etatik 13:00etara, 948 63 00 05 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun