1912ko Santesteban bestetan ireki zen Berako Casa Agustina. Hain zuzen, Jose Elgorriaga eta Agustina Irazoki senar-emazteek ireki zuten eta emakumearen izena hartu zuen. Gero, honen semeak, Eugenio Elgorriagak eta Micaela Goienetxe emazteak hartu zuten ardura. Ehun urte beranduago, 2012ko bestetan Jose eta Agustinaren biloba eta Eugenio eta Micaelaren semea den Fernando Elgorriagak eta honen emazteak, Mª Consuelo Tombok kudeatzen zuten Euskalduna ostatu-jatetxea. Mendeurrenaren harira egin zitzaion elkarrizketa hau Fernando Elgorriagari. Bederatzi urte beranduago, Fernando Elgorriagak erretiroa hartu du eta ez du hiru belanaunalditan jatetxea kudeatu duen Elgorriagatarren segidarik izanen. Momentuan itxia dago, baina errentan eman nahi dute.