Koronabirusa

Kutsatu diren gazteei Internetez hartu duten txertaketarako hitzordua bertan behera uzteko eskatu die Bortzirietako Osasun Etxeak

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 17a, 17:02

Ruth Gonzalez Bortzirietako Osasun Etxeko zuzendariak TTIPI-TTAPAri jakinarazi dionez, eurek ezin dituzte webgunearen bitartez hartutako txertaketarako hitzorduak ezeztatu, eta hala, kutsatu diren bortz herrietako gazteei eurek egin dezaten eskatu diete. «Positiboen zuzeneko kontatu izateagatik konfinatuak izan direnei txertoa paratzeko tarte libreak behar ditugu heldu den asterako», gaineratu du Gonzalezek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun