Koronabirusa

Bortzirietako udalekuak bertan behera gelditu dira eta ume guztiei baheketa eginen diete gaur arratsaldean Harriondoan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 15a, 13:47

Begiraleei covid-19aren testak egin eta erdiak positibo eman ondotik, udalekuak bertan behera uztea erabaki du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak. Gaur txertatzen ibili direnez eta azpiegitura guztiak prest direla eta, arratsaldean eginen dute baheketa haurren artean.

Uztailaren 13ko gazteen baheketaren ondotik, udalekuetako begiraleen %50ak eman du positibo. Ondorioz, udalekuetan parte-hartzen ari diren 205 umeei eginen diete proba diagnostikoa arratsaldean Harriondoa Kultur Etxean. Lesakako Osasun Zentrotik jarriko dira harremanetan gurasoekin testaren hitzordua emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun