Koronabirusa

40-49 urte bitartekoei txertoa paratzen aritu dira Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 15a, 16:00

40 eta 49 urteko bortziritarrek bigarren txertoa jasotzeko hitzordua izan dute gaur Lesakako Harriondoa kultur etxean. Adin tarte horretako herritarrek Pfizer txertoaren lehenbiziko dosia ekainaren 24an hartu zuten.

Heldu den asteazkenean, hilaren 21ean, 30-39 urtekoen txanda izanen da. Adin tarte horretako 764 herritar daude deituak daude eta abuztuaren 11n izanen dute bigarren dosia hartzeko eguna. Kultur etxean bertan eginen da txertaketa hori ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun