Koronabirusa

Bortzirietan azken 14 egunotan 232 positibo atzeman dituzte eta pandemiaren hasieratik kasuen kopurua %44 hazi da

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 14a, 19:00

Lesakako pilotalekuan ateratako irudia.

Datu ikaragarriak dira: 2020ko martxoan pandemia hasi zenetik 2021eko uztailaren 1a bitarte 533 kasu positibo zituzten zenbatuak Bortzirietan. Bada, hurrengo 14 egunetan, atzo arte, bertze 232 kasu zenbatu dira «ez-sanferminak» direla eta. Kopuru hauetan ez daude sartuak asteazken honetako baheketan atzeman direnak.

 

BORTZIRIAK: uztailaren 1etik 13ra atzemandako positiboak
  Positiboak Biztanlegoa Tasa 100.000 Biztanleko
ARANTZA 8 608 1.316
BERA 45 3.753 1.199
ETXALAR 10 827 1.209
IGANTZI 16 631 2.536
LESAKA 153 2.744 5.576
  232 8.563 2.709
Nafarroako tasa uztailaren 5etik 11ra 362

Osasun Departamentuak gaur argitaratu dituen datuen arabera, Nafarroan uztailaren 5etik 11rako astean, 2.388 kasu baieztatu dira PCR edo antigeno bidez (362 kasu 100.000 biztanleko), hau da, aurreko astean baino %77 gehiago.

Bortzirietan, aldiz, Nafarroako intzidentzia baino ia hamar aldiz handiagoa da. Atzemandako kasuen % 79k 15-29 urte dituzte (188 kasu). 0-14 urtekoen artean ere 12 kasu atzeman dituzte atzo arte.

BORTZIRIAK: uztailaren 1etik 13ra atzemandako positiboak adin multzoka
Adina Positibo kopurua %
0-14 urte
12 % 7,20
15-29 188 % 79,30
30-44 24 % 10,10
45-64 8 % 3,40
65-75 0 % 0
+ 75 urte
0 % 0

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun