Koronabirusa

Ohar garrantzitsua bihar Lesakan txertoa hartu behar duten 40 urtetik gorakoentzat

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 14a, 10:10

Bortzirietako 40 urtetik gorakoen txertaketa eginen dute bihar Lesakako Harriondoa kultur etxean. Alabaina, «ez sanferminen» ondorioz lehertu den kutsatzeengatik, Osasun Etxeko arduradunek zehaztu dute zeintzuk ezin duten joan txertoa hartzera eta zeintzuk bai. Ikusi hemen:

Bihar ez dute txertoa hartzera joan behar:

  • Antigeno edo PCR proban positibo eman dutenak.
  • Konfinatuta daudenak (seme-alabak eta etxeko norbait kutsatuta dagoelako).
  • Sintomekin daudenak.

Hauek guztiak ezin dute bihar txertoa hartzera joan.

Bihar txertoa hartzera joan daitezke:

  • Gorago aipatu diren kasu horietan ez daudenak.
  • PCR proba egina dutenak eta emaitzaren zain daudenak.
  • Aipatutako adin tartekoa eta gehiagokoa izateagatik hitzordua duten guztiak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun