Bizilagunek deituta, Foruzainek parte-hartu behar izan dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 11a, 12:30

Bart arratsean, karrikan musika altuarekin zarata eginez eta iskanbiletan zebiltzala eta, bizilagunek deituta, foruzainak ibili dira Lesakan.

Prentsa-oharrean zehaztu dutenez, Foruzaingoak NA-4000 errepidean (Lesaka-Oiartzun) izan den alkoholemia-istripu bat ere artatu du. Gainera, bi salaketa jarri ditu alkoholemia proban positibo emateagatik, bertze bi substantzia estupefazienteak edukitzeagatik, bat armen araudia urratzegatik eta bertze 16 salaketa kale-edanean parte hartzeagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun