Aginako bidean istripua izan ondotik, atoian baina errepidean arrastaka zeramaten autoak su hartu zuen

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 11a, 15:00
Aginako bidean istripua izan ondotik, autoa 4x4 ibilgailu bati lotuta eramaten saiatu ziren, errepidean arrastaka. Azkenean, autoak su hartu zuen. Foruzainek egindako alkoholemia-proban gidariak positibo eman zuen.

Gertakariak Agiñako errepidean izan ziren, 3. kilometroan. Foruzainak bertaratu zirenean, autoa sutan aurkitu zuten, gidariaren arrastorik gabe.

Handik guttira, herritar batek bideo bat bidali zien foruzainei, istripua izan zuen ibilgailua erakusten zuena, eta bertze auto batek atoian zeramana. Matrikularen bidez, gidaria identifikatzea lortu zuten, eta alkoholemia-tasa positiboa eman zuen.

Kalteak direla-eta eginbideak ireki ziren, eta errepidean eragindako kalte ugarien ardura autoaren gidariak hartu beharko ditu. Istripua izan duen autoko gidariaren lagunari ere salaketa jarri diote, istripua izandako autoa bere 4x4 ibilgailuarekin atoian eramateagatik, bideoan erakusten den bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun