Koronabirusa

Bortzirietan 40-49 urtekoen artean txertatzera joateko deia hartu ez duenak, berak deitu behar du Osasun Zentrora

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 23a, 16:30

Bortzirietan 40-49 urtekoendako txertatze egunak ekainaren 24an eta uztailaren 15ean finkatuta daude. Hala ere, baldin bada norbait deitu ez diotelako oraindik txertatzeko ordurik ez duena, dei dezala Lesakako Osasun Zentrora, 948 638 000 telefonora.

Horrekin batera, Osasun Zentroko arduradunek honako ohar hauek oroitarazi nahi dituzte:

  • Bi dosiak hartu behar direla.
  • Covid-a pasatu duenarentzat: dagoeneko 6 hilabete joan badira, dosi bakarra hartzearekin nahikoa dela eta, oraingoan ezin badute, hurrengo adin taldean jartzen ahal dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun