San Juan bezpera da gaur. Beharbada han edo hemen suaren gainean saltoka ibiliko da gaur gauean norbait, baina ez da duela bi urtera arte izandako jende pilaketarik ezagutuko. Bihar, berriz, meza izanen dute San Juan Xarren. Han ere beharrezko segurtasun neurriak bete beharko dituzte eta ez da garai bateko jende pilaketarik izanen. 2004an, duela hamazazpi urte, San Juan Xarrera hurbildu ziren Ttipi-Ttapa Telebistako kamerak. Hango giroa biltzeaz gain, bertara hurbildutakoei, dantzariei eta postua jarria zuten gazteei elkarrizketak egin zizkieten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.