Beraz, gaur 20:30ean Berako Kultur Etxean joko du Hogei Berriro taldeak. Txuma Flamarique gitarrista nafarraren azken proiektua da, Maite Txurruka, Ion Dorregarai eta Jon Uribe-Etxeberriarekin batera sortua. Hainbat euskal musikariren abesti klasikoak joko dituzte 80 minutuko emanaldian, bertzeak bertze, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Itoiz, Hertzainak, Ruper Ordorika eta Xabier Lete.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!