Txertaketa Bortzirietan
- 30-39 urtekoek uztailaren 21ean hartuko dute lehenbiziko dosia eta abuztuaren 11n bigarrena. 764 lagun daude deituak egun horretan, goizez, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean txertoa hartzera.
- 40-49 urtekoek ekainaren 24an hartuko dute lehenbiziko dosia eta uztailaren 15ean bigarrena. 1.285 laguni zuzendua dago txertaketa eta goiz eta arratsaldez ariko dira txertoak paratzen.
- 50-54 urtekoek ekainaren 4an hartu zuten lehenbiziko dosia eta bigarrena hilaren 25ean hartuko dute.
- 55 urtetik goitikoen txertaketa ia osatua dago. 55-59 urtekoek astelehenean hartu zuten bigarren dosia. 60-67 urtekoek uztailaren 30ean hartuko dute bigarren dosia.