Nafarroan guztira 54 ikasle konfinatu dituzte azken orduotan, horietako 12 gure lurraldean. Zehazki, Lesakako Tantirumairu ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako 12 ikasle. Horiekin, Nafarroa osoan 715 ikasle daude gaur egun beren etxeetan bakartuta, hau da, ikasle guztien %1,15. Ikasgelei dagokienez, 31 ikastetxetako 39 ikasgela daude egoera horretan, hau da, Nafarroako ikasgela guztien %1,12.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.