ORGANI-KOPA birziklatzeko programaren emaitzak Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 18a, 16:00
1. asteko emaitzak (kg/biztanleko)

Maiatzaren 3an hasi zen ORGANI-KOPA herrien arteko lehia Nafarroako hainbat mankomunitatetan, horien artean Bortziriak.

Bi aste pasatu dira erronka hasi zenetik. Bortzirietan, herritar bakoitzeko bildu den materia organiko kopurua kilotan kalkulatuta emaitzak ateratzen hasi dira.

  1. ASTEA 2. ASTEA TOTALA
LESAKA 1,24 1,14 2,38
BERA 0,97 1,33 2,31
IGANTZI 0,79 1,12 1,91
ARANTZA 0,82 1,04 1,85
ETXALAR 0,66 0,44 1,10

Oraingoz, Lesaka da biztanle bakoitzeko kilo gehien birziklatu duen herria, 2,38 kg/biztanleko metatu baititu. Bera bigarren doa, eta nabarmen handitu du birziklatutako kopurua bigarren aste honetan, Lesakatik hurbil geldituz. Igantzi eta Arantzak kopuru berdintsua birziklatu dute baina Igantzi doa gainetik. Etxalar dugu azkena, bi asteotan guttien birziklatu duena izan baita.

Birziklatzea helburu

Ekimen honekin Nafarroako Hondakinen Partzuergoak materia organikoaren birziklapena sustatu nahi du, edukiontzi berdetik hondakin birziklagarriak ateratzea zabortegietara bideratutako hondakin kantitatea murrizteko. Nafarroako 11 mankomunitate eta 92 udalerri parte hartzen ari dira olinpiada hauetan, eta hilabete batez birziklatutako kopurua kalkulatu eta argitaratuko dute. Bukatzean, zonalde bakoitzeko emaitza hoberenak lortutako herriak sarituko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun