Koronabirusa

Ikusi hemen Bortzirietako 50 urtetik goitikoak noiz txertatuko dituzten

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 11a, 16:00

Elixabet Elizalde Ariztegi Lesakako Osasun Zentroko erizain buruak hurrengo asteetan Bortzirietan eginen diren txertaketen berri eman dio TTIPI-TTAPAri. Horren arabera, 50 urtetik goitiko guztien txertaketa egunak lotuak daude, baita adin tarte bakoitzean zein txerto hartuko duten ere. 

  • 50-55 urtekoek Pfizer etxearen txertoa hartuko dute: Ekainaren 4an lehenbiziko dosia eta ekainaren 25ean bigarrena.
  • 55-59 urtekoek Pfizer etxearen txertoa hartuko dute: Maiatzaren 17an lehenbiziko dosia eta ekainaren 7an bigarrena.
  • 68-69 urtekoek Pfizer etxearen txertoa hartuko dute: Maiatzaren 14an lehenbiziko dosia eta ekainaren 4an bigarrena.
  • 60-67 urtekoek AstraZenecaren txertoa hartuko dute: Maiatzaren 7an hartu zuten lehenbiziko dosia eta uztailaren 30ean bigarrena hartuko dute.
  • 70-79 urtekoek Pfizer etxearen txertoa hartuko dute: Apirilaren 21ean lehenbiziko dosia hartu zuten eta maiatzaren 12an bigarrena hartuko dute.
  • 80 urtetik goitikoek Pfizer etxearen bi dosiak hartu dituzte: Martxoaren 30ean lehenbizikoa eta apirilaren 20an bigarrena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun