Artxiboko irudiak

Lesakako San Fermin jubilatuen elkarteak antolatzen zituen jardueren berri eman zigun 1999an Celedonio Olagaraik

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 8a, 10:45

1999ko maiatzaren 9a, aurten bezala, igandea zen eta Lesakako San Fermin jubilatuen elkarteak Eskulan Erakusketa antolatu zuen. Ez zen hori asteburu horretarako antolatua zuen gauza bakarra; bezperan mendi ibilaldi arautua izan baitzuten eta igandea ama eta amatxiei eskainitako afaria antolatua zuten. Celedonio Olagaraik, San Fermin jubilatu elkarteko buruak eman zituen azalpena Ttipi-Ttapa Telebistan.

Igandean, goizeko 10etatik aitzinera, artisauak eta eskulanak, bertako produktuak eta garai bateko tresnak ikusteko aukera izan zuten San Fermin elkarteko atarian, Alondigako arkupetan. Ez zen erretiratuek egun haietarako antolatua zuten ekitaldi bakarra. Bezperan araututako ibilaldia izan zuten eta igandean ama eta amatxiei eskainitako afaria zuten elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun