Artxiboko irudiak

Musika Banden II. Alardea egin zuten Lesakan 2005ean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 2a, 08:30

Orain dela 16 urte, 2005eko maiatzaren 7an, Musika Banden II. Alardea egin zuten Lesakan. Lesakakoek gonbidatuta, Andoaingo eta Valtierrako musika bandak etorri ziren Bortzerrietara. Arratsaldeko seietan, Plaza Zaharrean, ongietorria gonbidatuei egiteko aurresku bat eskaini zieten eta, segidan, kalejiran abiatu ziren karrikaz karrika. Buelta eman ondotik, 19:30 aldera, kontzertua eman zuten Plaza Zaharrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun